ERDITZE OSTEKO TERAPIA

Emakumea erditu ostean:

Emakumea erditu ostean
Emakumea erditu ostean

Erditze osteko epea jaiotza jarraitzen duen garaia da (gutxi gorabehera 2-3 hilabete), atzera amaren gorputza aldez aurretik zituen baldintzak berreskuratzeko behar duen denbora, haurdunaldian eskuratutako ezaugarriak murriztuz.

Normalean, haurdunaldiaren ondoren sabeleko giharren ahulezia dator, bere eginkizuna organoen hedapena mugatzea eta posizio normalean eustea da. Haurdunaldiaren ostean elastikotasuna galtzen delako gertatzen da.

Honek, aldi berean, zoru pelbikoaren erlaxazio bat eragiten du, eta ez luke bere sostengu funtzioa behar bezala bermatuko ahalegin fisikoen aurrean.

Osteopatiaren bidez tratatu daitezkeen erditze osteko beste arazo batzuk:

  1. Behe sabelaldeko mina
  2. Bizkarrezurreko mina eta ziatika
  3. Uzkiko esfinterraren eta baginaren lesioak.
  4. Oina-zolan edota hankaren atzekaldeko muskuluetan mina
  5. Gernu erritmoa aldatu eta idorreria
  6. Mina koitoan.
  7. Sexu harremanetan sentsazio gutxiago, edo are gehiago, anorgasmia (orgasmo eza)
  8. Zesareak ehunean eta orbainean atxikimenduak sortu ditzazke.

Osteopatiaren onurak:

Emakumea erditu osteanOsteopatak balorazio bat egiten du arazoaren iturria zein den aurkitzeko, ea arazo funtzional bat den, hau da, barneko lesio organikoa ez dena; ala bestalde, lesio organiko edo neurologikoa mediku arruntaren diagnostiko eta tratamendua behar duena beti.

Osteopatiak tresna ezberdinak ditu erditu duten emakumeak tratatzeko:

  • Osteopatía “craneosacral”-a
  • Organoen Osteopatía: Ondo ez dabiltzan organoei haien berezko mugimendua eta funtzioa itzuli, horrela amari bere osasuna berrezarri.
  • Egiturazko Osteopatía (estructural): Ondo ibiltzen ez diren artikulazioak konpondu.
  • Gimnasia abdominala Hipopresiboa (g.a.h ): Batez ere, erditze osteko prebentzio arloan erabiltzen da zoru pelbikoa indartzeko. Gimnasia Hipopresiboak perineoa eta zoru pelbikoa indartzen du eta era berean bertako organo guztiak orekan jarri. Postura ezberdinen multzo bat da, eta arnasketa berezi (espirazio maximo bat eutsiaz) batekin elkartuta, diafragma igo eta lan eginarazten dute, alde batetik sabeleko eta pelbiseko organoak (uteroa, bagina, uretra, maskuria, ondestea eta hesteak ) igoaz, eta bestetik, mekanismo erreflexu batez, zoru pelbikoko muskuluen uzkurdura sortuz.
  • Gihar-kateak landu
  • Electro estimulazioa: Estimulazio elektrikoak zoru pelbikoa osatzen duten muskuluen kontrakzioa eragiten du, eta beraz, muskulu hauen indarra haunditzen du. Gihar hauen ahultasuna da gernua galtzea eta organoen erorketaren erantzule.

Gomendagarria da gutxienez 3 hilabetez itxarotea erditzearen ostean tratamendu osteopatiko bar jasotzeko, ehunen berrezarpena ez oztopatzeko.