OSTEOPATÍA

Zer da osteopatía?

Osteopatia medikuntza alternatiboa daOsteopatia medikuntza alternatiboa da eta diagnostiko eta tratamendu moduan erabiltzen da.
Gorputzaren egitura eta funtzioarekin lan egiten du. Praktika hau, batez ere, hiru kontzeptutan oinarritzen da:

  • Gorputza eta buruaren arteko batasuna
  • Egitura-funtzioa erlazioa: organo baten egitura, bere funtzioan eragiten du eta alderantziz.
  • Gorputzak perfekzio maila altua dauka eta bere burua hornitzen du auto-erregulazio, auto-defentsa eta auto-sendatzeko aukerarekin.

Osteopatiaz baliatu

Osteopatian, gorputzak ondo lan egiteko, bere egitura ere ongi ibili behar du. Beraz, osteopatek oreka berrezartzeko lan egiten dute, ahal den heinean, botika edo kirurgia erabili gabe.

Osteopatek ukimena, manipulazioa, luzaketak eta esku-teknikak erabiltzen dituzte artikulazioen mugikortasuna handitzeko, muskulu-tentsioa arintzeko, odol-hornidura handitzeko ehun eta nerbioetan, eta gorputzak berezkoak dituen sendatzeko mekanismoei laguntzeko. Era berean, gorputzaren jarrera zuzentzeko ariketak, osasuna sustatu eta behin eta berriz errepikatzen diren sintomak saihesteko aholkuak ematen dituzte.