UMEENTZAKO OSTEOPATÍA

UMEENTZAKO OSTEOPATÍAOsteopatia haur eta jaioberrietan bereziki aholkatuta dago, jaiotzetik nerabezarora doan etapa delako, barne eta kanpoko eraginak nabarmenago jasaten duen epea. Utero barneko bizitzan zehar, erditzeko momentuan trauma edo konpresioak direla eta, edo arazoak erditze ostean; desorekak eragin daitezke umearen sistema “craneosacral”-ean.

Urte hauetan burezur hezurrak sendotzen eta hazten ari dira, eta malguak dira suturak ez direlako ixten bizitzaren 6. urterarte. Denbora horretan, osteopatiak abantailak eman ditzake haur horrek egokipen eta zuzenketa ahalmen handiak dituelako. Teknika hauek ez dira gogorrak edo mingarriak, haurrak ez du pairatzen tratamendua jasotzen ari denean. Gainera, ez dauka kontrako ondoriorik edo albo-kalterik, eta ondorioz, edozein haurrek jaso dezakete osteopatia tratamendua.

Jaioberriarentzat osteopatía tratamendua aholkugarria diren kasuak:

  1. Hezur aldaketa traumatikoak, hala nola, jaiotzetiko aldaka subluxazioa, Ahoasabaian arazoak erbi ezpainarekin (labio leporino) zerikusia dutenak , garezurreko deformazioa,
  2. Hortzeria ixteko arazoak
  3. Arazoak tititik esnea xurgatzen
  4. Estrabismoa edo ikusmen arazoak
  5. Sinusitisa, amigdalitis, otitisa
  6. Buruko mina
  7. Arnas-arazoak, asma
  8. Idorreria / Beherakoa
  9. Portaera eta ikasteko arazoak
  10. Lo egiteko eragozpenak
  11. hiperaktibitatea
  12. Escoliosis eta bizkarrezurreko desorekak
  13. Hipotonia orokorra

Osteopatarengana joatea gomendatzen da hurrengo kasuetan:

  1. Erditze zailean, luzeegia edo laburregia;
  2. eragindako erditzean, aurreratua edo gelditua;
  3. Tresnen bidezko erditzea (Forzepsa edo espatula);
  4. Aurpegiz edo ipurdizko jaiotza;
  5. Cesarea bidezko erditzea, aurre ikusia edo larrialdikoa;
  6. Aurretiazko erditzea edo denboraz osteko erditzea;
  7. Zeharka jaiotako umea