ERDITZE AURREKO TERAPIA

Haurdunaldiko garai ezberdinetan Osteopatiak duen garrantzia azpimarratu behar dugu:

  1. Gimnasia gelanHaurdunaldiaren aurretik:

    Emakumeek haurdunaldi bat planifikatzen duenean, lagungarria izango zaio osteopata batengana jotzea bere gorputza ,bizitza berri bat jasotzeko prestatzen laguntzeko eta aldi honetan batzuetan ernalkuntza galarazi dezakeen desoreka txikiak saihesteko.

  2. Haurdunaldian:

    Osteopatia Aman, gomendatuta egongo litzateke pubiseko sinfisiaren dilatazioak izterrean sortzen duen minari aurre egiteko; bizkarrak jasaten duen zamarentzako
    amaren gehiegizko pisuak oreka zentroa aldatzen baitu; odol-zirkulazio eskasa, karranpak, muskulu-tentsioa, etab.

    Arnasketa gaitasunean sakonki lan egiten da, diafragma muskulu kateen ardatza delarik. Ondorioz , perineo, pelbisa eta sakroaren elastikotasuna hobetezen da.

    Garezurra eta bere funtzioa, neuroendokrinoa ez bakarrik, faszia mailan eta likido zefalorakideo ponpaketan iturburu da. Hauxe, haurdunaldiaren hainbat prozesu fisiologikoetan nahitaezkoa da.

    Amaren gorputza haurraren hazkundera egokitzen da, eta hori uteroaren espazio mugatuan egin behar da. Beharrezkoa da sakroa , koxisa, pelbisa eta ornoak mugikortasun egokia izatea; eta pelbiseko giharrak eta ligamentuak malguak eta erlaxatuak egotea. Maila honetan asimetria batek haurraren burezurra kaltetu dezake, haurdunaldiko azken etapan haurraren burua amaren pelbis gainean dagoelako.

  3. Erditzerako prestakuntza:

    Emakumea erditu osteanErditzeko unean, sakroa, koxisa eta pelbisa mugimenduak egiten dituzte fetoaren irteera errazteko. Horiek orekatuta ez badaude, eta ligamentuak euren elastikotasuna galduz gero, mina haunditu daiteke eta estresa gehitu erditzeko prozesuari.

    Pelbisean egiten den lanaren helburua erditze naturala sustatzea da. Horrela, osteopatak pelbisa mugikorra dela begiratzen du (artikulazio sakroiliakoa) eta haurrak ez duela egitura gogor baten aurka tupust egingo, bere pasabidea erraztuz.